Xabier Iridoyk irungo alkatearen dimisioa eskatu du

Antxeta Irratia 2018ko urr. 2a, 00:00

Jose Antonio Santano, Irungo alkatearen erantzunaren zain utzi zituen atzo irundar guztiak EAJ-PNV udal taldeak, honen dimisioa eskatu ondotik.

Joan den ostiraleko udalbatzan Korroikoitzeko aferaren Ikerketa Batzordearen ondorio txostena onartu ondotik iritsi da hau. Bertan, EAJ, SPI eta EH Bilduren aldeko bozkekin, batzordeko presidenta den PPko Muriel Larreak aurkeztutako testuari alternativo bat onartu zuten. Eta haren arabera, Irungo alkateak fede txarrez jokatu zuen Korrokoitz aferan, Xabier Iridoy bere kargutik konfiantza galdu zuelako kaleratu zuenean.

EAJ udal taldeko kide guztiek babestuta, atzo Xabier Iridoy jeltzaleen bozeramaleak gogor salatu zuen alkate sozialista, Santanori, irundarrei ziria sartu nahi izana leporatuta. Eta joan den maiatzean hasitako ikerketa batzordeak bere konklusioak eman dituelarik, alkatearen gaitzespen politikoa egin, eta honen dimisioa eskatu zuen atzo.

Antxeta Irratiak argi eta garbi galdetu zion atzo Iridoyri, alkateak dimisorik ematen ez badu, amore eman ezean, EH Bilduk proposatu eta SPIk babestuko lukeen zentsura mozio baten alde egingo ote luketen. Momentuz, pilota alkatearen teilatuan dagoela esan digu.