Aste honetarako kultur hitzorduen artean, Kabigorri ateneoak eta Irunabar bertsoaren bilguneak proposatzen duen hileroko lehen ostegunetako bertso gaua dugu. Ikasturteko lehendabizikoa izango da, baina seigarren urtea dute jarraian.
Irunen bertsolaritza berarnasteko helburuarekin, eta eskualdeko zein inguruetako bertsolari gazteei, taulgainean aritzeko aukera bat gehiago eskaini nahian hasi ziren xumeki, baina urteen poderioz apostua egokia izan delakoan daude Irunabarreko kideak.
Hilabetero-hilabetero halakorik duen bakarra da Kabigorri. ostegun hontakoan, Ainhoa Agirreazaldegi, Manex Agirre, Ibon Ajuriagojeaskoa eta Egoitz Zelaia bera ariko dira kantuan. Bertso jarriak, Aitor Errazkinen eskutik etorriko zaizkigu, eta Eneko Sanchezek egingo ditu aurkezle eta gai-jartzaile lanak. Hitzordua, beti bezala, 19:30etan izango da.