Urriaren 6an, Fenomena Rock Jaialdiak bere hirugarren ekitaldia ospatuko du Hondarribiko Kasino Zaharrean

Antxeta Irratia 2018ko urr. 1a, 00:00

Alde Zaharra uda saioz kanpoko biziberritzeko, rockaren aldeko, formatu txikiko kalitatezko eskaintza hau egonkortzeko helburua du Fenomena Kultur Elkarteak aurtengoan. Aurreko bi ekitaldiak arrakastatsuak izan ziren, jendetza bildu baitzen. Eta oraingo honetan, ere, erakunde publikoei beste musika batzuk ere badirela erakutsi nahi diete.

Egun osoko festa izango da, eguerditik hasita eta gaueko 23:00ak arte Kasino Zaharreko lorategian. Eta 23:30etik aurrera San Nikolas karrikako Le Petit Treme tabernan segituko du. Dohainik da, berez, sarrera sinbolikoa kobratuko dutelarik. Iaz bezala, edalontzi berrerabilgarriak banatuko dituzte txosnan 2 eurotan. Aurten aldundiaren laguntzari ez baitute jaso edalontzientzat.

Bukatzeko, nabarmendu ere, Fenomena Rock Jaialdiaren baitan, paella bazkaria eskainiko dutela 12 eurotan. Eta Hondarribia-Katsikaz elkarteko kideek zerbitzatuko dutelarik, bazkariko etekina Irungo Harrera Sareak laguntzen dituen Lakaxitako errefuxatuen sustenguz emango dutela.

Bazkarirako txartelak 12 eurotan dituzue, Ttopara kafetegia (Arma Plaza), Le Petit Treme (San Nikolas kalea), eta Txantxangorri (San Pedro kalea).