Gaur itxiko du Irungo Udalak internet bidezko Udal Aurrekontu Partehartzaileetako sei proposamenak bozkatzeko epea. Saio presentzialetan bildutako 14 proposamenei gehituko zaizkie hauek, eta 1,5 milioi euroko aurrekontua banatzeko fase finala, urriaren 9tik 15era bozkatuko da.
Azken orduak dira beraz, internet bidez hasieran bildutako 259 proposamenen artean, udal teknikariek egingarriak ziren 63en artean sei aukeratzeko bozkatzeko epea. Irun.eus webgunean sartu eta 16 urtez gorako irundar orok 5 proposamen bozka ditzake.
Orain artean, 1.620 bozka bildu dituzte internet bidezko sei proiektuak aukeratzeko, eta proiekturik bozkatuenak, abantail handiarekin gainera, Irungo bidegorri sarea Hendaia eta Hondarribiarekin lotzeko hobetzea 156 bozkarekin, gaueko udaltzaingoaren presentzia indartzea 130 bozkarekin dira. Ondoren, Foru kalea eta Legia kalea oinezkoentzat egokitzea, Artaleku kiroldegiko instalazioen berritzea, kontzertu programazioa indartzea edota Irungo Colon ibilbidearen peatonalizatzea dira bozkatuenen artean.
Udal Aurrekontuetako proposamenak orojar, obretakoak izan ohi dira. Gazteek egin ohi dituzte kultur eta gizarte gaietarako proposamen gehiago. Baina orohar, obrak eta kaleko hobekuntzak izan ohi direla dio Saioak.
Bukatzeko, txantxa badirudi ere, Korrokoitz aferan gertatutako berriz ere gerta ez dadin, Udalak polígrafo bat erosi ala alokatzeko proposamena zegoen zerrendan eta teknikariek egingarri gisa markatu zuten. Ostiralean, hainbat herritarren bozkak zituelarik, Udalak ezabatu egin zuen, "Ikerketa Batzordearen lanak amaitu direlako eta azken txostena irailak 28ko Udal Batzara igo delako".