Bidasoa-Bizirik garapen agentziak kudeatzen dituen Irun-Hondarribiko turismo bulegoen artean, Hondarribiko Portu auzokoa estreinatu dute uda hontan. Orain artean, Kirol Kaian ala Arma Plazara jo beharra zuten turistek informazio bila. Eta gogoan hartuta, joan den urtean, Arma Plazako eraikinak 83.000 bisitarirekin EAEko laugarren bulegorik bisitatuena izan zela, Portuko berri honek ez du marka txarra egin.
Izan ere, Kirol Kaian 3.500 bat bisita jaso ohi zituzten urtean. Eta joan den uztailaren 11an Portu auzokoak ateak zabaldu zituenetik 10.867 kontsulta jaso ditu. Arma Plazakoak, soilik udako sasoian 27.578. Eta horren aldean, Irungo Luis Mariano turismo bulegoak 4.868 kontsulta.
Hendaiako Turismo Bulegoaren bilana iraila hastapenean egin genuelarik, gogoratuko dugu 45.000 bisitari inguru jaso zituztela uztaila eta abuztuan.
Bidasoa Bizirikek eskualdeko beste zenbait datu turistiko eman ditu ere. Irungo Oiasso Erromatar Museoak 8.500 bisitari jaso ditu uda honetan. Eta horren, aldean dugu, Hendaiako Abadia Jauregia, eskualdeko gunerik bisitatuena. %5 apaldu bada ere aurten, 37.000 bisitari jaso baititu, egunean 500 bisitarietara mugatuta dagoela kontuan hartuta.