Irungo Gain Gainean parkean GiraBira berri bat ospatuko dute. Ez Mugak elkarteak antolaturik, oraingo honetan musika eta dantza garaikidearekin jantzita dator sasoiko hirugarren saioan.
Irungo parkeak okupatu eta aisia eta kulturari eskaintzeko helburuarekin, aurtengo programazioa uztailan hastekoak ziren, baina arazo administratiboak zirela medio, berandu hasi zuten. Hortaz, irailan bi saio antolatu behar izan dituzte. Duela bi asteburu Landetxan ospatutakoaren ondotik, hirierdira dator orain.
Hitzordua larunbatean da, 12:30etik aurrera. Rouge Elea konpainia hendaiarrarekin ondotik, Filipe Santos Bittencourt musikari brasildarra, DJ eta Myiriam Perez Kazabonek ere, haurrak eta helduak dantzan jarriko ditu.
Bestalde, Ez Mugak elkartearen eskutik ere, TxikiMusika saioa prestatzen hasi dira dagoeneko, urriaren 13rako.