Heldu den urriaren lehenetik 7ra bitartean ospatuko den Adinekoen Astearen programazioa aurkeztu dute gaur. Behobiako Guardiako eraikin zaharrean egin dute, zentro sozial berria bertan baita.
Programazioak, Behobiakoan ez ezik, Belaskoenea, Palmera-Montero, Iraso eta San Migel auzoetako gizarte zentroetan ere iragango da. Ate irekiak eta bertan parte hartzen duten adinekoen elkarte ezberdinen jarduerek osatuko dute.
Horrekin batera, Osasunaren Munduko Erakundearen “Adinekoen Diskriminazioaren Kontrako” kanpainarekin bat egingo dute aurten. Edadetutako pertsonen kontrako diskriminazio sistemikoak, adineko pertsonen gizarteratzean eragiten duelako.
Horretarako, “mikroedadismoaz” edo adinagatiko diskriminazioari buruzko erakusketa bat bisitatu ahalko da Palmera-Montero gunean urriaren 1etik 7ra, 9:00etatik 21:00etara lanegunetan, eta asteburuan 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.