Jose Antonio Santano, irungo alkateak Lakaxita gaztetxeko harrera gunea bisitatu du, Sergio Corchon Ongizate saileko zinegotziarekin. Eguneko lehen bisita Corchon berak egin du, teknikariez lagunduta, eta arratsaldean alkatea batu zaio. Harrera Sareko kideek egoera sustenga ezina dela azaldu diote eta gaztetxean lo egiten duten pertsonak Martindozenean edo erromesen aterpe zaharrean lo egitea eskatu dute. Baita ere, Lakaxitaz berandu interesatu izana leporatu diote alkateari.
Jose Antonio Santano alkateak aldiz, komunikazio zuzenagoa eskatu du eta Lakaxitako kexu eta inpresioak astelehenean burutuko den instituzio arteko mahaira helaraziko dituela, azaldu du.
Hona hemen Jose Antonio Santano eta Sergio Corchonen bisitako irudiak.