27 Gobernuz Kanpoko Erakunde eta elkarte bilduko dira Butroi Pasealekuan

Antxeta Irratia 2018ko ira. 26a, 00:00

Igandean, aldiz, Hondarribiko Udalak diruzlaguntzen dituen 27 Gobernuz Kanpoko Erakunde eta elkarte bilduko dira Butroi Pasealekuan, Udalak antolatu duen Hondarribia Elkarlanean ekitaldian. 

Hondarribiko Udalak aurten 123.393 euro bideratuko ditu garapen eta kooperazio proiektuetarako. Eta Arantxa Berrotaran, Gizarte Ongizate arloko zinegotziak esplikatu digunez, herritarrek diru hori zertara bideratzen den, eta gobernuz kanpoko erakundeen informazioa lehen eskutik jasotzeko aukera eskaintzea ezinbestekoa da. Gogoratu, hitzordua igandean dela, Butroi pasealekuan goizeko 11:00etatik 14:00etara.

Erlazionatuak