Ostiralean hasiko da Harri, Orri, Har eskulan azokaren bigarren edizioa

Antxeta Irratia 2018ko ira. 26a, 00:00

Ficoban Harri, Orri, Har eskulan azokaren bigarren edizioa ospatuko baita ostiralean hasi, eta igandera bitartean. Joan den urtean 6.000 bisitari jaso ondotik, eta Bartzelonan ospatzen den Handmade Festibalaren laguntzarekin, 40 postuekin batera, 100 jarduera baino gehiago proposatuko dituzte.

Elena Kasuso, Harri Orri Ar azokaren arduradunak esplikatu digunez, berria izanagatik ere, Ficobak tendentzia berrien aldeko apostu garbiaren irudiko da azoka hau.

Tendentzia berriak aurkeztu, tailerrak eta masterclass-ak eskaintzeko, eta eskulanen komunitatean ospetsuak diren influencer eta blogger anitz bilduko dira Ficoban. Horrekin, joan den urteko estreineko edizioan lortutako emaitzak onak hobetzeko itxaropena dute. Izan ere, Harri Orri Har azoka eskubide osoko kide gisa sartu da Ficobako egutegian.

Erakusketarien %75a Gipuzkoatik kanpokoak direla nabarmendu dute. Gogoratu, azokak ostiralean 16:00etan zabalduko dituela ateak 20:00ak arte, eta larunbata eta igazndez goizeko 11:00etatik aurrera egun osoan zehar, 4 eurotan sar zaitezketela. 8 urtetik beherakoek , aldiz, dohainik dute.