Iratxe Sortzabalen hiru euroaginduak ebatziko ditu Pariseko epaileak

Antxeta Irratia 2018ko ira. 26a, 00:00

Atzo arratsaldeko 19:30etan 60tik gora lagun bildu ziren San Juan plazan, Iratxe Sorzabalen sustenguz. Kalera Kalerak jakinarazi duenez, Irungo preso politikoa beste ataka zail baten aurrean dago. Gaur bertan, Pariseko epaileak, bere aurka Madrilek egindako hiru euroaginduen eskaerak ebatziko baititu.

Istanbulgo protokoloaren baitan, deklarazioak torturapean egin zituela onartu egin baizitzaion bere garaian, baina ez dute argi zein erabaki hartuko duen Pariseko epaileak.

Hiru euroagindu hauetako bakoitzak ebazpen ezberdin bat ukan dezake gaur. Baina funtsean Iratxeren lagun eta senideak kezkaturik agertu dira, torturatu zuen estatuaren esku berriro geratzeko arriskuan delako.

Gogoratu beharra legoke, joan den maiatzeko Irungo udal osoko bilkurak, onartu egin zuela, Iratxeren egoeraren inguruan kezka agetzeko mozioa, eta torturapean egindako deklarazioak bere kontra erabiltzearekin bat egiten ez zuela adierazi zuen udal osoko bilkurak.

Erlazionatuak