Irungo Harrera Sareak jakinarazi duenez, 40 lagun inguru biltzen dira Lakaxita gaztetxeko behin-behineko harrera gunean. Eta 25 lagun izan dira bertan lo egiten gauez. Udaleko ordezkari bat ere ez da oraindik bertara hurbildu, baina bitartean, egoeraren larritasunaz jabeturik Osasun Zerbitzuetako teknikaren baten bisita jaso dute bertan.
Hotz egiten hasten duen garaiotan, Harrera Sareak Lakaxita kanpoaldeko xapitopean lo egiteko aukera, konplikatzen hasi dela ohartarazi du.