Hendaiako Intzura auzoan kokatua dagoen “Denetzat Sozial Zentro” berritua aurkeztu dute

Antxeta Irratia 2018ko ira. 24a, 00:00

Denentzat Sozial Zentroak gai anitzetako ikastaroak, jarduerak eta adin guzietarako proposatzen dituelarik, 1.000 erabiltzaile baino gehiagok baliatu izan dute azken urtean. Eta txiki geratu zitzaielarik, handitu behar izan dute. Berez, 400 metro karratuko azalera izatetik, hirukoiztu eta 1.200 inguru dituzte orain.

Richard Irazusta, Hendaiako Gizarte gaietarako auzapezordeak esplikatu digunez, Hendaia herri anitza izanik, ezinbestekoa du topaketa gune bilakatu den halako Zentro bat.

Denentzat Sozial Zentro berriak 1.200 metro karratu ditu.  Zati bat Musika Kontserbatorioarena bada, dantzarako, besteak beste, bulegoak, gela erabilanitz haundi bat, sukaldea,  ttikienentzako gela, nerabeentzako, atelier artistikoentzat edo informatika gela bada ere. Eta erdian jolastoki handi bat. Goreti Erasun, Denentzateko idazkariak eman dizkio xehetasun gehiago Maia Muruaga lankideari.