Irunen, aldiz, Udaleko Gazteria arloak udalak eskaintzen dituen zerbitzuak gazteen benetazko beharretara egokitzeko helburuarekin, 18 eta 25 urte arteko gazteekin prozesu partehartzaile bat abian jarriko du.
Bost saio presentzialetan eta internet bidez, gazteen nahiak, erronkak, kezkak eta hiriarentzako proposamenak gogoetatu eta planteatu ahal izango dituzte. Zuk Zer Diozu? izeneko programaren helburu nagusia, gazteen korrespontsabilitatea, ardura eta izpiritu kritikoa sustatzea dela nabarmendu du Udalak.
Parte hartu nahi duten gazteek urriaren 15a arte dute aukera, www.irun.org/igazte edo CBA Kulturguneko IGAZTE bulegoetan izena emateko. Eta lehendabiziko saio partehartzailea, urriaren 18an bilduko da. Udaletik nabarmendu nahi izan dute, gazteek mota orotariko proposamenak planteatu ahalko dituztela bertan, eta ez dutela zergatik ondoren Gazteriatik kudeatu beharko.