Migratzaileen aferan, SGP frantses polizien sindikatuak migratzaileen mugako kontrol lanak egiteko polizia agente gehiago eskatu dizkiote ministerioari.
Polizien sindikatuak adierazi du, ez daudela prest egungo baldintzetan lan egiteko. Egunero 100 bat migratzaile saiatzen omen direla Irundik Hendaiara muga zeharkatzen, eta irailan 15 polizia-agente gehiagorekin lantaldea indartu zutelarik ere, ez dela aski.
Anartean, gogoratuko dugu Irungo Harrera Sareak erakunde publikoei behar neurriak hartzera enplazatu dituela, Lakaxita gaztetxea errefuxatuen akanpaleku bilakatzeko zorian dagoelako.