Larrunkoop kontsumo elkartea martxan jarriko dute Urruñan

Antxeta Irratia 2018ko ira. 20a, 00:00

Saltoki kooperatiboak, kontsumo taldeak eta, azken batean, erkonomia zirkularraren aldeko apustua egiten dute proiektuak ugaritzen ari dira azken urteetan. Irungo LaboreTxingudi , edota irailaren hastapenetik martxan den Portu karrikan kokatua dagoen, HendaiaKoop dugu horietariko batzuk.

Urruñan, aldiz, herriko epizeria edo saltokia itxi ondotik. Bizilagun talde batek, saltoki ekologiko, soziala eta solidario bat martxan jartzeko proiektu bat proposatu zuten. Modu honetan, “Larrunkoop” kontsumo taldea sortzea erabaki dute. Une hauetan antolaketa lanetan dabiltzate baina laister, kooperatiba osatzeko bazkidetza kanpainiarekin abiatuko dira. Arturo Villanueva, “Larrunkoop” kontsumo taldeko kideak, egitasmo honen berezitasunak azaltzen dizkigu

“Larrunkoop” egitasmoa martxan jartzeko, astelehenero, arratsaldeko 20.00etan Posta gelan biltzen dira. Aurkezpen publikoa berriz, urriak 12an Urruñako Itsasmendi zineman antolatu dute.