Hendaian, aldiz, Akelarre euskal kultur elkarteko dantza taldeko helduek Argentinako Mar de la Platako Euskal Astean parte hartuko dute. Eta Argentinarako bidaiaren gastuak estaltzeko hainbat dira antolatu dituzten ekimenak. Azkena, diru bilketa herritar edo crowdfounding delako horietariko bat.
30 dantzari doaz Argentinara, eta bidaia eta astebeteko egonaldia barne, 45.000 eurotik gorako aurrekontua dute. Dantzariek gastuaren parte bat euren gain hartuko badute ere, crowdfounding honekin zuloa estaltzea bilatzen dute.
Errifa salmenta
Oroitarazi beharra dago, helburu berarekin errifa salmenta bat ere egin zutela. Eta zozketako emaitzen berri eman dute ere.
- 1. saria: 0162 - Elgorriagako bainuetxean asteburu bat
- 2. saria: 0111 - Hendaiako La Pinta jatetxean birentzat afaria
- 3. saria: 1006 - Arno kaxa bat
Sariak urriaren 9ra arte jaso daitezke, 0660642491 telefono zenbakian edo akelarre64700@hotmail.com helbide elektronikoan.