Abotsanitz udal taldeak Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Agintaritzarengana jo du, bentako egituraz kezkatua

Antxeta Irratia 2018ko ira. 20a, 00:00

Abotsanitz udal taldeak Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Agintaritzarengana jo du, herritar talde batek agertu duen Benta Zaharreko aparkalekuaren egiturari buruzko kezkaren aurrean. Iada, joan den urteko udazkenean ohartu ziren Benta Zaharreko aparkalekuaren goiko partean, azpiko egitura eusten duten burnizko egiturak erldoilduak daudela. Eta Udaletxean galdetu ondotik, eskumena jaurlaritzarena dela jakin ondotik, uda honetan jakinarazi diete euren kezka.

Eta badirudi, Abotsanitzen kezka ez zela hutsean emana. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietarako zuzendariak berehala erantzun die, eta jakinarazi die iraila hontan martxan jarriko dutela kaltetutako egitura honen birgaitzeko proiektua, baita aldamenean dagoen kaiaren sendotzea ere.

Gogoan hartu beharbaita, aparkaleku gisa, autoen pisuaz gain, esate baterako, Hondarribia Blues Festibalaren egitura ere, uraren gaineko egitura honetan kokatzen dela.