Si Se Puede Irun Ahal Dugu taldearen arabera, irungo kultur agendan musikak ez du lekurik

Antxeta Irratia 2018ko ira. 19a, 00:00

Joan den astean Junkal EIzagirre Kultura zinegotziak Irun Rock festibalaren aurkezpenean nabarmendu udazkeneko apostu kulturala, musikala zela, eta bereziki Irun Rock festibala. Aldiz, 2008an ekimen pribatuaren aldetik sortu zenetik, hamar urtetan garapen txikia baino, hiru eguneko festibala izatetik egun bakarrera murriztu da, eta Ficoban erbesteratua egon ondotik, San Juan plazara eraman dutela, salatu du SPIk.

Udal Gobernu sozialistaren apostu kulturala, auzo elkarteek antolatzen dituzten aste kulturaletara mugatzen dela uste du Podemoseko taldeak.

Gauzak horrela, 25.000 euroko aurrekontuarekin ezer gutxi egin daitekeelakoan, eta Irun hiriarentzat, inguruko udalerrien antzera, errekonozimenduzko musika festibal eukitzea diru-iturri eta kultur erakargarritasuna suposatuko lukeela kontuan hartuta, musika festibalentzako finantzazio ahalegin bat, eta benetazko borondatea galdegin dio SPIk.