Heldu den larunbatean, Irungo Udalak diruzlagundutako mugaren kontzeptuari buruzko arte garaikideko bi proiektuen aurkezpenean, muga, memoria historikoa eta Bidasoa ibaiari buruz gogoetatzeko gonbidapena egingo dute hirugarren urtez.
Goizeko 11:00etatik 16:00ak arte, Santiago zubi ondoko skate parkea eta bidegorriaren sarrera inguruetan, aurten Ribera beka jaso duten bi proiekltuak aurkezteaz gain, egun osoko egitaraua proposatuko digu Bitamine Faktoriak, dantza, argazkilaritza, soinu jokoak, ibaiaren ertzeko ibilaldiak eta bat-batean margotzeko aukera besteak beste.
Esan bezala, Irun eta Hendaia, Behobia eta Pausu, zein Biriatu eta Irungo Bidasoa auzoen arteko mugak historikoki banatu egin gaituzten arren, gaur egungo mugaren kontzeptuari buruz, ikuspegi soziologiko, antropologiko eta artisitikotik hausnarbide bilakatu nahi du Ribera programak.
Horren adibide dira, larunbatean aurkeztuko dituzten aurtengo bi proiektuak. Mikel Uharte kazetariak eta Heide Otadui zinemagileak mugaren kontzeptuari buruz hausnartu, eta 1993an aduanak desagertu zirenez geroztik, muga ezagutu ez duten belaunaldi berrien gogoetak eta bizipenak biltzen dituen elkarrizketa dokumental bat egin dute.
Beste proiektua, Faisai Uhartearen historia anonimoa azalerazteko helburua izan du. Eta horren emaitza etorkizunean taularatu ahal izango dute tobera baten gidoia izango dute.