Victoriano Etxabe, Hondarribiko apaizak parrokia aldaketa eskatu du, Arrantzale Eguneko mezan gertatu liskarraren ondotik

Antxeta Irratia 2018ko ira. 18a, 00:00

Victoriano Etxabe, Hondarribiko apaizak parrokia aldaketa eskaera komunikatuko dio gaur ofizialki, Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpikuari. Irailan, urtero egiten ditu elizak parrokoen aldaketak. Baina kasu honetan, Hondarribiko parrokoak herrian joan den irailaren 10eko Arrantzale Eguneko mezan gertatu liskarraren ondotik hartu duen erabakia da.

Antxeta Irratian berarekin mintzatu ginela, aitortu zigun Alarde Egunean bizitutako une latzen ondotik, omilia hartan, bizkidetzaren eta alardearen gatazka konpontzeko elkarrizketaren aldeko mezua plazaratu zuen.