Irungo Hartu Hitza elkarteak azaroaren 18ko herri galdeketari begirako kanpaina abiatu zuen joan den larunbatean. 3.800ndik gora sinadura bildu ondotik, eta herri kontsultarako galdera zehazteko prozesu partehartzaile zabal eta anitza egin ondotik, orain, erabakitzeko eskubide demokratikoa gauzatzeko bi hilabete baino falta ez direnean, azken bultzada emango diote.
Beste 210 herrietan egin den bezalaxe, Irunen ere, pil-pilean dagoen gai baten inguruan galdeketa egindo dute azaroaren 18an. Eta ez da erronka makala. 65.000 biztanle dituen Irungo hiriko auzo guztietako herritarren erabakitzeko eskubidea bermatzeko, kanpaina komunikatiboaz gain, hautetsontziak auzo guztietan bermatzea, bolondresen esku izango baita.
Urriaren 28an, bozka aitzinetik emateko aukera zabalduko dela aprobetxatuz, eta Donostian ere, herri galdeketa azaroaren 18an egino denez, kaleko informazio kanpaina erraldoia egingo dute Gipuzkako bi hiri handienek aldi berean.
Anartean, auzoz-auzo kanpaina egingo dute, horretarako lantalde ezberdinak sortuz. Eta herri galdeketa aurrera eramateko beharrezkoak diren 60.000 euroak biltzeko ere, antolatuko dituzten ekimenetan partehartzeko deia luzatu dute. Anartean, azaroaren 18ko galderari erantzuna ere, bakoitzak hausnartu dezala.