Irungo SPIk oroitarazi du gaur, joan den urteko udal aurrekontuetan eurek ez zutela kontra bozkatu, alkateak SPIk egindako zenbait proposamen aztertuko zituela hitz eman zuelako.
Oposizioko udal taldeek proposamenak egiteko, udal gobernua izapidetzeko prozesua ireki beharra duela oroitarazi diote alkateari. Eta beraz, udal gobernuak oposizioko taldeen jarduna oztopoatzen ari dela.
Bestalde, aurtengo aurrekontuei lotutako kreditu modifikazioetan, Udal Gobernuak oraindik ere 2 milioi euro bahituak dituela salatu du. Joan den udaberriaz geroztik zehazteke baitago zertara bideratu diru hori, eta oposizioak hainbatetan eskaera egin izan duen arren, Santano alkateak ez du txintik ere esan.
Bukatzeko, aipatu ere, Irungo hiriak duen aparkaleku arazoa kontuan hartuta, TAO guneak, libreak, lurrapziko aparkalekuak zein plaza pribatuen azterketa sakon bat egiten hasi da SPIk, diagnostiko bat egiteko. Izan ere, Udal Gobernuaren aparkaleku politikaren ondorioz, herritar askok pazientzia galtzen hasiak direla esplikatu digu Miren Etxebestek.