Haurrek abiatu dituzte herriko Hondarribiko Jaiak. Txupinazo ofiziala gaur eguerditan egingo bada ere, haurren eguna bilakatzen hasia den irailaren 6ko zezen puzgarrien entzierro eta pregoia ospatu dute Kale Nagusia.
Pregoi ostean, zezen puzgarrien entzierroa egin, egin dute, euria ederki bota badu ere. Baina Udaleko Kultura Departamendutik jakinarazi digutenez, atzo arratsalderako programatuak zeuden zenbait hitzrodu gaur ospatuko dituzte euri erauntsiak espero direlako. Kasino Zaharreko lorategietan, Graffiti Lehiaketak eta Iban Garciaren “Show Despertavlogs” izeneko ikusgarria.