Martxan da HendaiaKoop kontsumo taldearen banaketa

Antxeta Irratia 2018ko ira. 7a, 00:00

Hasiera batean 200 bazkide beharko zituztela nabarmendu zuten proiektua ahalbideratzeko, baina saltokia martxan jarri aurretik, tokiko ekoizleen produktuak banatzeko aukerari ekin diote. 70 bazkidek osatzen dute proiektua, momentuz, eta irailaren lehenean hasi ziren saskien banaketarekin.

HendaiaKoop-eko bazkideek beraiek kudeatuko duten saltokiaren egoitza Herriko Etxeak utzitakoa da, Portu karrikan, eta urtarrilerako idekita egonen da. Bihar Daniel Ugarte pilotalekuan ospatuko den Hendaiako elkarteen foroan parte hartuko dute, bertan, elkarteko kide izateko informazio guztia eskuratzeko aukera egongo delarik.