Migrazio politiketan ematen ari diren hutsuneak agerian uzteko, EH Bilduk agerraldia egin du Irun eta Hendaia arteko mugan

Antxeta Irratia 2018ko ira. 7a, 00:00

Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkidea eta Joseba Gines EH Bilduko kultur aniztasuneko ordezkarien esanetan, trantsitoan diren pertsonei harrera egokia emateko eskumenik ez ditugula argi gelditu da, uda honetan zehar Irunen migratzaileekin gertatu dena ikusita. Eta egoera hori lehenbailehen zuzendu behar dela nabarmendu dute.

Irunen sortu den Harrera Sarearen lana goraipatu dute, eta honekin batera, Jasone Agirrek jakitera eman du, kultur aniztasunerako ta migraziorako zuzendaritza berezitua behar dela. Bestalde, bihar Diasporaren Eguna dela gogoan hartu nahi izan du EH Bilduk, oroitarazteko historian zehar ere, herri migratzailea izan dela Euskal Herria.