Goizaldeko hiruretatik Hondarribiko Kale Nagusian

Antxeta Irratia 2018ko ira. 7a, 00:00

Irailak 7ko goizeko 8.30ak izan arren, erdi betea dago Kale Nagusia. Ohikoa bihurtu da goizean goiz Hondarribiko Kale Nagusira joan eta alardea ikusi ahal izateko txoko bat hartzea. Espaloietan neska adingabe andana, gaupasan gerturatzen diren kuadrillak eta lurrean lotan itxoiten duten pertsonak batzen dira.

Kalea zeharkatzen, doministiku bat entzun da, normala, 18 gradu egiten ditu eta seiak aldera zaparrada bota du. Hogeitalau ordu inguru falta dira alardea bertatik pasatzeko. Peli Lekuona Hondarribiko Kale Nagusian izan da.