Si Se Puede Irun Ahal Dugu udal taldeak, Irungo udalgintzaren egoera eta aurtengo erronken analisi batekin hasi nahi izan du kurtso politiko berria. Kontuan hartuta maiatzan udal hauteskundeak daudela. Eta iragarri du, Jose Antonio Santanori aurkeztekoak diren zentsura mozioa aipatu du David Sotok.
Bere esanetan, “uztailan EAJ eta EH Bildurekin abiatutako elkarrizketa prozesuaren ondotik, pilota jeltzaleen teilatuan dago. Edozein kasuetan Korrokoitz aferari buruzko ikerketa batzordearen emaitza edo ondorioen esperoan dira. Eta nabarmendu du ere, hauteskundeetarako hilabete gutxi falta badira ere, begirunez hartzen duela zentsura mozio baten aukera udal gobernu aldaketa, ez delako epe kontua, denbora horretan egiten diren proposamen eta aldaketak baizik”.
Edozein kasuetan, kontua bat argitu beharko genuke. Izan ere, 25 zinegotzietatik 13 behar dira zentsura mozioa aurrera ateratzeko, EAJ, SPI eta EH Bilduk bermatzen dutena. Baina beste erakundeetan ez bezala, udaletxeetan zentsura mozioa aurkezteko 13 sinadurak beharrezkoak dira. Beraz, zentsura mozioa ofizialki aurkeztea erabakitzen badute, aurkezteak suposatuko du, onartzen dela.