Comarcaldea kirol elkarteak antolatzen duen Irungo Gaueko Lasterketa aurkeztu dute. Irailaren 15ean ospatuko da herri-lasterketa honen seigarren edizioa, eta joan den urtean partehartzaileen %40a emakumezkoa izan zelarik, aurten emakumeez gain, 10 eta 16 urte arteko gaztetxoei egin diete deialdia. Kirola ikasturte hasieratik sustatzeko helburua baitute.
Nornahik osatzeko lasterketa da. Aurreko urteetan bezala, San Juan plazan izango du irteera eta helmuga Lasterketaren ibilbidea, eta Colon ibilbidea, Hondarribia kalea, Gipuzkoa etorbidea, Nafarroa hiribidea eta Santiagoko bidegorritik ere iragango da. Edozein kasuetan, San Juan plazan kirolaren festa txiki bat ospatzeko helburua dute.
Irailaren 15ean iluntzeko 20:30etan da hitzordua, eta izena emateko kirolprobak.com atarian egin daiteke, 15 eurotan helduek, eta 10 eurotan 16 urtetik beherakoek.