Iñaki Emaldi Mitxelenak, gaur egun klubeko lehendakariordea denak, Bidasoan kirol klubeko lehendakari izateko hauteskundeetara aurkezteko asmoa agertu zuen atzo. Palmera Montero gunean egindako agerraldi batean, klubaren etorkizuna iragana ahantzi gabe landu nahi duela nabarmendu du, oroitaraziz kluba desagertzeko zorian ere egon dela.
Harro agertu da, ASOBAL ligara igotzea lortu zuen Zuzendaritza Batzordea osatu duelako. Eta hiru urteotan, klubaren ekonomiak hobera egin duela nabarmendu du.
Zorrak kitatzeaz gain, zaleak bildu ditu Artalekun Bidasoak. Eta klub historiko hau berriz ere goi mailan jartzearekin batera, eskubaloia sustatzeko klubak egiten duena lana ere goraipatu du.