Urrunako Bestak ere martxan direla. Asteazkenean laborarien egunarekin borobilduko dituzte. Baina Besta Komiteak baino ez ditu jaiak antolatu. Urruñako Gazte Asanbladak salatu duenez, Herriko Etxeak ez baitie aurten baimenik eman programa alternatibo baten antolatzeko.
Odile de Coral auzapeza eta Urruñako Gazte Asanbladaren arteko harremanak guztiz apurtuak segitzen dutela salatzen dute gazteek. Garazi Aduriz, Urruñako gazte Asanbladako kideak harremanen berri eman digu.
Hau dela eta, aurten, joan den larunbatean Berttoli elkartean, gune pribatuan beraz, antolatutako afari-kontzertua baino ezin izan dute proposatu.