“Primerakoa” iruditzen zaio Santanori irunen sortu den harrera sarea

Antxeta Irratia 2018ko abu. 30a, 00:00

"Positibotzat" hartzen du Santanok herritarren elkartasuna eta beti baloratu beharrekoa dela dio. Administrazioak eskainitako zerbitzuak derrigorrezkoak direla onartu du, baina ia inoiz ez direla guztiz betetzen, bost egun baina gehiago dispositiboan egon diren migranteetaz edo beroan itzulitako pertsonetaz ahaztuz.

Irailaren 1etik aurrera, 60 migranterentzat, Martindozeneako aterpetxea prest egongo da. Hospital zaharra, Martindozeneako aterpetxea eta Leka-Eneatik pasa ostean, Oñako baroiarena zen etxera bueltatuko dira. Leku aldaketa anitz hauetaz ere galdegin diogu Jose Antonio Santano alkateari. Hurrengo asteetan migrante kopurua jaisten joango dela, adierazi du alkateak ostegunetako gobernu batzarraren prentsaurrekoan.

Ez ohiko udalbatza

Oraingoz bi puntu bozkatzeko intentzioarekin, Jose Antonio Santano alkate sozialistak ez-ohiko udalbatza deituko du. Batetik, Via Irun proiektuak Hiri Antolamenduaren Plan Nagusian sortuko dituen aldaketak bozkatuko dira. Geltoki inguruaren lehen diseinuak martxan dira eta parte hartze prozesu baten bitardez udalak geltoki berria eta inguruaren erabileraz eztabaida zabalduko du. Udazkenean burutuko da parte hartze prozesua.

Bestalde, Foru Aldundiak, Oiñaurren, AP-8 autobidean eraikiko duen lotura eraikitzeko lur sailen lagapena ere bozkatuko da. Eta autobidearekin lotuta, Santanok Biriatu eta Irun arteko zazpi kilometroetan bi bidesari egotea kritikatu du. Alkatearentzat, Biriatuko bidesaria ez luke mugan egon behar, hau da, lapurdi barnekaldean egon beharko zen. Irungo bidesaria kentzeko aukeraz galdetuta, hobekuntzek ez dutela inolako kalte ekonomikori sortu behar, erantzun du.