Oihana Etxebarrieta: "Hondarribiko beste edozein konpainia bezala parte-hartzen dugula irudikatu dugu"

Antxeta Irratia 2018ko abu. 29a, 00:00

Hondarribiko jaietara begira, Oihana Etxebarrieta, Jaizkibel Konpainiako Kapitainarekin mintzatu gara. Lehen entsegua larunbat honetan burutuko da eta bertan banatuko da 2018ko Hondarribia Hiria Berdintasun Saria. Aurten, Euskal Herriko Batukada Feministako  Ainara Sarasketa eta Arantxa Vicedosarituko du Jaizkibelek, musika eta perkusioarekin soinua espazio publikora eramanez, emakumea ahalduntzeagatik.

Aurtengo entsaioak Irailak 1,3 eta 5ean burutuko dira, Bitoriano Juaristi kalean, 19:45-etan. Txapela gorria ez ahaztea eskatu du Jaizkibel Konpainiak.