Hendaiako SASIKO gaztetxea larunbatean utzi eta egun berdinean Suhiltzaileen kaserna zaharra okupatu ondotik, gazte asanblada eta herriko etxearen arteko hitzarmena izenpetu dute. Elkarrizketarako bide bat ireki da eta herriko etxeak konpromezua hartzen du 18 hilabeteetan udal eraikin bat bilatzeko. Aste honetan, bi aldeak biltzekoak dira “Hendaiako gaztetxearen” proiektuari buruz hitzegiteko. Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezarekin hitzegin dugu: