Hendaiako Sasiko gaztetxea hustu eta Suhiltzaileen kaserna zaharra okupatzeko sahiakera burutu du Hendaitzek. Okupazioa eman eta, Kotte Ecenarro auzapeza hurbildu zen Kaserna Zaharrera, larunbat arratsaldean. Nahiko bortiz gazteen arabera, baina Herriko Etxeko bulegoetan eman ez diren negoziazioak eman ziren bertan. Auzapezak akordio bat izenpetu die, kaserna utzi, eta ordainetan 18 hilabeteren buruan udal egoitza bat emango diela Herriko Etxeak.
Bi urtez okupatu dute gazteek Sasiko, 2016. urteko ekainetik, eta lehen unetik ibili dira auzietan APHP Parisko ospitalarekin. Azkenik, hasieran galdegindako 10.000 eurotik gorako kalte ordainak eta isunak ordaintzea ere, errefusatu zuen epaileak. Oneka Jauregi Goiz Berrin izan dugu goiz hontan Euskal Irratietan.