Ez da ezer berria, halere. PNV-PSE arteko gobernu koalizioaren krisiaren ondorioz, urtarrilean apurtu egin zenetik, Jose Antonio Santano alkateak egin duen hiriaren kudeaketari buruz kritikak etengabea izan baitira, orain gehiengoa duten oposizioko udal taldeen partetik.
Proiektu anitz paralisian daudela, eta Udal Gobernuak hainbat kontu nahi dituen bezala onartzerik ez dituen heinean, atzeratzen dituela salatu dute SPI, EH Bildu eta EAJ-PNVk.
Korrokoitzeko afera argitzeko Ikerketa Batzordea ere horren irudiko da. Ez aurrera, ez atzera... baina atzo, EH Bilduko bozeramaleak Jokin Melidak esplikatu zigunaren aurretik, SPI zein EAJko ordezkariei ere galdetu izan diegu azken egunetan, zentsura mozio posible bati buruz.