Abadiako Gaztelua: historiaz, kulturaz eta misterioz jantzitako Abadiako Anttonen bizi-abenturaren lekuko

Antxeta Irratia 2018ko uzt. 27a, 00:00

Antton Abadiaren ametsa eta udako bizitokia ezagutu dute joan den urtean 57.000 bisitarik. Hendaiako Santa Ana lurmuturrean, Abadia Eremuko lurretan kokatua, euskal kulturari, antropologia, astrologia, hizkuntzalaritza eta orohar, humanistatzat jo daitekeen Antton Abadiaren bizi-abenturaren lekuko da XIX. mendean Inglaterrako estilo neogotikoan eraikitako jauregia. 

Emilie Charronen eskutik aparteko bisita gidatua egin ahal izan dugu, gazteluaren txoko guztiek gordetzen duten historia eta misterioa ezagutzeko.