Bi urte dira Hondarribian Amuitz Outrigger Kanoa Kluba sortu zutela, eta uda honetan surfski eta hawaiar kanoak alokatu eta ikastaroak eskaintzeko baimena lortu du hondartzan. Euskal Herriko gune bakarra da, hawaiar outrigger kanoak probatzeko aukera eskaintzen duela. Izan ere, «Ez da Hawai, baina hobeagoa izan liteke» leloa baliatzen du Amuitz Klubeko Manex Martinez hondarribiarrak kirol modalitate berri hau sustatzeko, Txingudi bailarak ingurumen egokia eskaintzen duela sinetsita.
Koldo Nausia lankidea hondartzara hurbildu da gehiago jakin nahian, kluba eta proiektua ezagutu, kanoa mota hauen inguruko xehetasunak bildu eta teoriaz jabetu ondotik, hawaiar kanoa uretan ere probatu du mikrofono irekia soinean eramaten zuela.