Hondarribiko Marlaxka Xake elkarteak haurrei zuzendutako udako ikastaroak proposatzen ditu

Antxeta Irratia 2018ko uzt. 10a, 00:00

Dena prest dute Hondarribiko Marlaxka Xake elkarteko lagunek, udako ikastaroei hasiera emateko. Ikastaroak uztailaren 11n,18an,25ean eta abuztuaren 1ean iragango dira. 6 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta daude. Udako Xake ikastaroak,Hondarribiko kasino zaharreko lorategian eskeiniko dituzte arratsaldeko 17.30etatik 19.00etara. Izen emaiteak 20 eurotan. Ikastaro hauen inguruko xehetasunak bildu ditugu, Goio Uriarte, Marlaxka Xake elkarteko lehendakariarekin.