Hendaiako gazte informazio bulegoak « Lur handi bat gazteentzat » egitasmoa aurkeztu du. Hilaren 21ean, Portugal, Italia, Arguedas eta Hendaiako 28 gazte elkartu eta aste bateko egonaldi bat egingo dute. Landuko duten gai nagusia, « herrialde txiro eta gatazkatsuetatik ihesi europara etortzen diren gazteen egoeraz » eztabaidatzea eta gogoetatzea izango da. Horretarako egitarau zabal bat prestatu dute. Ziburuko aterpetxe batean lo egingo dute eta aktibitate gehienak ziburun izateaz gain, Hendaia, Donostia eta Angelun ere izango dire. Egitasmo honen antolaketan ari diren, Ilargi, Inko eta Gabirekin hitzegin dugu.