Judas Arrieta artistak aparteko ekimen batetara gonbidatzen gaitu larunbata honetan (uztailak 7) Hondarribiko Alde Zaharreko Apezpiku plazan. Arratsaldeko 18:00etan hasi eta gauerdira bitartean, «3 leku, 3 paisai, 3 akzio» lelopean, udan zehar proposatuko dizkigun hiru hitzorduen aurrenekoa izango da. Aspaldi Hondarribiko kaleetan lanean topa zitezkeen margolarien garaia berreskuratu nahi du ekimen honekin Arrietak. Izan ere, azken hamarkadetan margolaritzaren gainbehera bat bizi izan du herriak, galeria eta erakusketaguneetan, eta horren inguruan hausnartarazi nahi ditu herritarrak arte sormena zuzenean eta kalera eramanez.
Margolan bana egingo du ekintza bakoitzean, eta herritarrek "eskua sartzeko aukera" izango dutela nabarmendu du Judas Arrietak. Baita hitza hartzeko ere. Izan ere, bideoz dokumentatuko du ekimen guztia, herritarren iritzia bildu nahian.
Larunbata hontan Apezpiku Plazako ekintzaren ondotik, hurrengoak uztailaren 28an (Santiago kalean) eta abuztuaren 22an (Kirol Kaian)
Argazki iturria: OarsoBidasoako Hitza