Uztailaren 7an ARROJA CHALLENGE lehiaketa jokatuko dute kanoan, paladaz-palada, Hondarribiko hondartza eta Jaizkibelgo kostaldeko Biosnar artean.
Hondarribiko Amuitz Outrigger Kanoa Klubak 3 urte betetzen ditu uda hontan. Eta hasieratik haien helburua surfskia eta outrigger hawaiar kanoaren kirola sustatzea izanik, iada joan den martxoan topaketa bat antolatu zuten Hondarribian. Oraingo honetan, 14. Itsas Kaia Koparen barruko Arroja Challenge Lehiaketa antolatu dute uztailaren 7an Hondarribiko uretan. “Hau ez da Hawai… baina hobeagoa izan daiteke” lelopean, larunbatean arratsaldeko 16:00retan Hondarribiko hondartzatik abiatuko dira Biosnarrera joan-etorriko 15 kilometroko ibilbidea eginez.
Manex Martinez, Amuitz klubeko ordezkariak esplikatu du, Kanariar Irlak, Frantzia, Katalunya eta Kantauri itsasbazterreko 50 bat lagun bilduko direla lehian, Hondarribian aurreneko aldiz antolatzen den lehiaketa honetan.
EHko lemixiko hawaiar paladak Hondarribian
Bestalde, Hondarribiko Udalaren baimena eskuratu du Amuitz Outrigger Kanoa Klubak hawaiar kanoak eta surfski piraguak alokatu eta ikastaroak eskaintzeko. Hondarribiko hondartzan topatuko duzute, eta arduradunek esplikatu dutenez, Euskal Herriko gune bakarra da hawaiar kanoa mota honetan aritzeko aukera eskaintzen duena. "Euskal Herriko lehendabiziko zentroa da, eta outrigger kanoa erraza eta dibertigarria den heinean, jendeak proba dezala proposatzen dugu, ziur errepikatuko dutela", esplikatu digu Manex Martinezek.
Hondartzan ezarri duten etxola txurian eska daitezke haurren tamainari egokitutako kolore bizietako surfski motakoak, zein hawaiar kanoak ere, 12 eurotan ordua. Eta gustokoa dutenentzat ere, astebeteko ikastaroa eskaintzen dute 75 eurotan.
Xehetasunak facebook-en