Eraso sexistarik gabeko eta errespetuan oinarritutako San Martzialetan parte hartzeko gonbita luzatu diete herritarrei. Eta ekainaren 30aren harira, aurten berriz ere, bi Alarde eta bi errealitaterekin topo egiten dugula aitortu dute. Baina alkateak Antxeta Irratian aipatu izan duen lasaitasun eta giro baketsua, errealitate birtual bat baino ez dela nabarmendu du EH Bilduk.
Zentzu honetan, Alkateari eta Udal Gobernuari galdegin diote, arduraz jokatzeko, eta garai berrietara egokitzeko, jaiek ere eboluzionatu beharra dutela. Hau da, EH bilduko zinegotziek, Jokin Melida, Joxe Cayetano eta Dani Berasategik eman dizkiguten xehetasunak
Bestalde, EH Bilduk oroitarazi nahi izan du, bihar ekainaren 28an LGTBI kolektiboari merezi duen aitortza egingo zaiola Irunen. Aldarrikapen historikoa izan da, eta urteotan eztabaida ekarri duena, dibertsitatearen ikurrina udaletxearen aurrealdean zintzilikatzea. Eta aurten Udal Gobernuak hala egingo duela nabarmendu badu ere, EH Bilduk oroitarazi du udalbatzan aurkeztu zuten mozio bati erantzuten diola aldaketa, bai eta, udalbatzan gaur egun ematen diren gehiengo berrien babesari esker ere.
Gogoratu beharra dago eta, azken urteetan Ospitale Zaharrean baino ez zuela Udalak dibertsitatearen edo ortzadarraren bandera zintzilikatu. Eta joan den urtean, CBA kulturgunean. Edozein kasuetan, eta Alarde Egunari begira ere, aurten Gipuzkoako Batzar Nagusiek bozkara eramango dute, bertako ordezkari batek Alarde Parekideari harrera egitea ala ez.