Miren Etxebeste irungo Ahal Duguren idazkari berria

Antxeta Irratia 2018ko eka. 27a, 00:00

Irungo Podemos Ahal Dugu indar politikoak bere burua sendotutzat eman du, eta Udaleko bigarren indar politikoa izanik, herritarrekin duten transparentzia eta erregenerazio politikoa gauzatzeko konpeomisoa berretsi nahi dute 2019ko udal hauteskundeei begira ere.

Prestaketa lanetan hasi dira, eta barne hauteskundeak egin dituzte, Irungo Podemoseko idazkari nagusi berria hautatzeko. 122 bozka izan dira, Podemoseko zirkuloan, eta Miren Etxebeste Lacombe, 36 urteko irundarra, euskara, gaztelera eta ingelesezko itzultzailea hautatu dute, euren esanetan, aldaketarako akuilua izango den Irungo Podemoseko ordezkaria izateko.

Hurrengo hauteskundeei begira, aldaketarako alternatiba progesista bakarra direlakoan sinistuta daude. Eta Miren Etxebestek azken hiru urteetan auzoz-auzo kaleko militantzia lana egin ondotik, ardurak hartuko deitu orain. Eta herritar orori gonbidapena luzatu die, ostegunero arratsaldeko 19 :00retan Podemoseko zirkuloak egiten dituen bileretan parte hartzeko.

Edozein kasuetan, David Soto, Irungo udalbatzan Podelos-Ahal Duguko egungo bozeramaleak argitu du, Podemos ez dela agian alternatiba bakarra, baina aldaketarako oinarrizko indar politikoa bai. Eta Miren Etxebeste idazkari nagusi dela, baina honek ez duela suposatzen hautagai izango denik. Izan ere ; David Sotok berak bere burua aurkeztuko duela iragarri du, barne hauteszkundeen bitartez erabakiko da PODEMOSeko zirkuloaren baitan.