"Manada Gu Gara" lelopean, ehunka lagun bildu dira Irungo epaitegi aurrean justizia sistema patriarkala salatzeko

Antxeta Irratia 2018ko eka. 22a, 00:00

"La Manada" gisa ezagunak diren bost gizonezkoen defentsaren eskaria onartu egin du Nafarroako Auzitegiak. Eta horrenbestez, 6.000 euroko bermea ordainduta, behin-behineko askatasunean utziko dituzte Iruñeko 2016ko San Ferminetan talde bortxaketaren erasotzaileak. Bederatzi urteko espetxe zigorra jarria diete bost gizonei, eta iada, epaileek eraso delitua zena abusu mailara jaitsi zietelarik jendarteak bere samina agertu bazuen, oraingo honetan, Euskal Herrian ez ezik, Espainiako estatu osoko hiri nagusietan mobilizazioak eman dira hartutako erabaki salatzeko. 

Irunen, ekainaren 21ean bertan, berria jakin eta 20:00retan ehun lagun inguru bildu ziren San Juan plazan. Baina M-8ko elkarte feministen asanbladak deitutako elgarretaratzean eman dio hiriak "sistema judizial patriarkalari" erantzuna. Irungo epaitegi aurrean 500ndik gora lagun bildu dira gaur.