Bihar Korrokoitz afera argitzeko martxan jarri den Udaleko Ikerketa Batzordearen hirugarren saioa izango da. Goizeko 9:30etan hasiko da udaletxean, eta herritar orori irekia dago, interesa duenarentzat. Bihar, hain justu, Jose Antonio Santano alkatearen konparezentzia edo deklarazioa emango baita bertan.
Zentzu honetan, publikoa izateaz gain, Ikerketa Batzordea osatzerakoan udalbatzak onartutako baldintzen artean zen ere, saioak publikoak izatea, eta udal osoko bilkurekin egiten den bezala, Udalak dituen internet bidezko baliabideetan hedatzea, sare sozial zein Udalaren webgunearen bitartez ere bideoz.
Azken hau ez da betetzen ari orain arte. Eta irungo EAJ-PNVk gogor salatu du gaur alkateak ustez egin dituen mugimenduak Ikerketa Batzorde honen saio hauen disfusioa eman ez daitezen. Maiatzaren 17an iada, jeltzaleek eskatu zuten udalbatzak onartu bezala, Ikerketa Batzordea Udalak dituen internet bidezko baliabideetan hedatzea.