Baserri mundua eta hiriaren arteko zubi lanak egiteko helburuarekin, ENBA sindikatuak Gipuzkoa eta Bizkaiko 30 baserrietako ateak zabalik izango ditu uztailaren 6an eta 7an. Bosgarren urtea da «Ongi etorri baserrira» ekimena antolatzen dutela, eta tokian tokiko ekoizleengana hurbildu eta familiek, haur eta helduek, ikuiluak, baratzak, baserri eta landaguneak bertatik bertara bisitatzeko aukera izango dute.
ENBA, Hego Euskal Herriko nekazari eta abeltzainak biltzen dituen elkartea da antolatzailea, eta Xabier Iraolak koordinatzen du. Eskualdetik, Ola Sagardotegiak eta Oihanalde baserriak irikiko dituzte ateak. Olaren kasuan plazak bete egin dira iada, baina txekor eta behi haragia ekologikoan ekoizten duen Oihanalde bisitatzeko aukera duzute oraindik. Azken eguna izena emateko ekainaren 30a izango da, eta 943 65 01 23 zenbakira deitu behar da.