Gaurko Andreak, Bidasoaldeko Elkarte Feminista, Su Txikian eta Birsortzen elkarte feministekin baterta landutako neurriak biltzen ditu protokolo honek. Eta hainbat nobedade ekartzen ditu, indarkeria matxista jasan dezakeen edozein pertsona babestu ahal izateko telefono morea eta informazio puntu moreak bezala.
Gogoan hartu, telefono morea 607 07 02 02 dela, eta norbait erasotua izan dela edo izaten ari delakoan bagaude, segitu beharreko irizpideak ere biltzen dituzten informazio orriak banatu dituzte.
Udalak gune publikoa (kalea) eta pribatua (tabernak adibidez) banatu ditu zentzu honetan. Eta Mugan ostalari eta merkatarien elkarteak kanpainarekin bat egin duelarik oroitarazi dute, eraso baten aurrean, tabernaria abisatu behar dela, eta erasotzailea identifikatzeaz gain, erasotutako pertsona babestea dela lehentasuna. Horretarako, argiak piztu, musika itzali eta zerbitzatzeari utziko zaiola.