Eneritz Furyak bakarlari irundarrak Frantzia, Belgika, Alemania eta Suitzan zehar bira egingo du

Antxeta Irratia 2018ko eka. 19a, 00:00

Ekainaren amaieran eta uztailaren hasieran, Eneritz Furyak bakarlari irundarrak Frantzia, Belgika, Alemania eta Suitzan zehar bira egingo du.

Folk sinplea ahots pertsonalaz eta letra korapilatsuez janzten duen musikariak iaz aurkeztu zuen bere bakarkako lehen diskoa, Kasernarat taldearekin hainbat urtetan  konposatzen aritu ondoren. Lehenago ere aritu izan da Euskal Herriko mugetatik kanpo, Galizia, Kataluinia eta Italian jotzen. Bira etxean hasiko du, Lakaxita gaztetxean, Amsterdam hiriko Blue Crime taldearekin batera.

Biraren xehetasunak azalduz, Antxeta Irratian izan da Furyak.

Eneritz Furyak - European Tour:

  • 2018/VI/21     IRUN (EH) Lakaxita (+BLUE CRIME)
  • 2018/VI/28     BORDEAUX (FR) Bordaleko Euskal Etxea
  • 2018/VI/29     PARIS (FR) Paï Paï Bistrot
  • 2018/VI/30     BRUSSELS (BE)   
  • 2018/VII/03    BERLIN (DE) Saarbach Galerie Kulturcafe
  • 2018/VII/05    CHEMNITZ (DE) Odradek Lesecafe       
  • 2018/VII/06    LUZERN (CH) The Phrontistery   
  • 2018/VII/07    LYON (FR) Aux Bons Sauvages