Finantza publikoen zentruaren itxieraren aurka, kalera irten dira herritar eta hautetsiak

Antxeta Irratia

Hendaiako herritar talde batek eta hautetsiek elgarretatatzea burutu dute, finantza publikoen zentruaren itxieraren aurka. Datorren astean hartuko du frantziar gobernuak azken erabakia eta tartean, Hendaiako udalak itxieraren aurkako gutuna bidali dio Frantziar estatuko finantza sailari. Bertan zen Iker Elizalde, Hendaiako auzapez ordea.